XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Harritik dator Pedro izena, eta ni zu baino gogorragoa naiz.

-Ai, bilobatxo, ez uste Madagaskarren harririk ez dagoenik.

Pedrok, bere ordularia disimulo osoz begiratu eta, bere etxera aldegin zuen bazkarirako berandu zela esanez.

Madanek ere, bostak zirela eta, bere teia hartu pasta goxoekin.

Negua iritsi zen, eta, behin, bere bilobari hotsegin zion telefonoz:

Pedro esanak berehala betetzen zituen mutila zen, eta bere amonarengana joan zen.

-Har ezazu gurdia, eta egurra ekarri, mesedez.

Pedrok bere eginbeharra bete zuen, eta saritxo bat eman zion amonak.

Halako batean, Madan-en urtebetetzea zela eta, herriko denak gonbidatu zituen.